Zirrosia gibelarenfibrosia eta gutxiegitasuna dakarren gaixotasun kronikoa da. Haren garapena poliki joaten da hainbat hilabete edota urtetan zehar, fase goiztiarretan sintomarik ager ez daitekeen arren. Zirrosi terminoa grekozko “kirrhós” hitzetik dator, zeinak “egora horixka” esan nahi duen, gibel gaixoak izan ohi duen kolore horixka-laranxkari erreferentzia eginez. René Laennec mediku frantsesa izan zen izen hori ezarri ziona (1819an, estetoskopioa deskribatu zuen lan berean).[1]
Gizabanakoaren osasunarekiko gibel zirrosiak izan ditzakeen ondorioak gibelak alterazio histologikoez gain manten dezakeen funtzionaltasunaren menpekoak dira batez ere.