Zitriko

Zitriko hitzak artikulu honetara dakar. Konposatu kimikoa gaitzat duena beste hau da: Azido zitriko.
Zitriko
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaRutaceae
SubfamiliaAurantioideae
Generoa Citrus
(L., 1753)
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakzitriko eta zitriko-zuku

Zitriko edo garrazkia Rutaceae familiako eta Citrus generoko espezieen izen arrunta da. C bitaminan eta azido zitrikoan aberatsak direnez, dasta azido nabarmena dute. Asia tropikalean eta subtropikalean jatorria duen genero honek hiru espezie eta hainbat hibrido ditu. Citrus generoa Hegoaldeko Asia, Ekialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Melanesia eta Australiako jatorrikoa da. Bertako kulturek hainbat zitriko espezie erabili eta etxekotu izan dituzte antzinatik, hala nola laranjak, limoiak, pomeloak eta limak. Handik, Mikronesia eta Polinesiara hedatu zen hedapen austronesiarraren bidez (K.a. 3000 - K.a. 1500), eta Ekialde Hurbilera eta Mediterraneora (K.a. 1200) intsentsuaren merkataritzaren bidetik; geroago Europa eta Ameriketara zabaldu zen[1][2][3][4].

  1. (Ingelesez) Wu, Guohong Albert; Terol, Javier; Ibanez, Victoria; López-García, Antonio; Pérez-Román, Estela; Borredá, Carles; Domingo, Concha; Tadeo, Francisco R. et al.. (2018-02). «Genomics of the origin and evolution of Citrus» Nature 554 (7692): 311–316.  doi:10.1038/nature25447. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Ingelesez) Fuller, Dorian Q.; Castillo, Cristina; Kingwell-Banham, Eleanor; Qin, Ling; Weisskopf, Alison. (2017). Zech-Matterne, Véronique ed. «Charred pummelo peel, historical linguistics and other tree crops: Approaches to framing the historical context of early Citrus cultivation in East, South and Southeast Asia» AGRUMED: Archaeology and history of Citrus fruit in the Mediterranean : Acclimatization, diversifications, uses (Publications du Centre Jean Bérard) ISBN 978-2-918887-77-5. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Ingelesez) Zech-Matterne, Véronique; Fiorentino, Girolamo; Coubray, Sylvie; Luro, François. (2017). «Introduction to ‘AGRUMED: Archaeology and history of citrus fruit in the Mediterranean: Acclimatization, diversification, uses’» AGRUMED: Archaeology and history of citrus fruit in the Mediterranean : Acclimatization, diversifications, uses (Publications du Centre Jean Bérard) ISBN 978-2-918887-77-5. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  4. (Ingelesez) Langgut, Dafna. (2017-06-01). «The Citrus Route Revealed: From Southeast Asia into the Mediterranean» HortScience 52 (6): 814–822.  doi:10.21273/HORTSCI11023-16. ISSN 0018-5345. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).

Developed by StudentB