Zuzentarau

Zuzentaraua, Europar Batasunari dagokionez, Europar Batasuneko Kontseiluak edo Europako Batzordeak emandako agiria, arau balioa duena.

Erromako Itunean adierazitakoaren arabera, zuzentarau bat, erabaki kolektibo bat da, estatuak eurak, elkar derrigortzen direna, Batasunaren barnean dauden nazioek onartutakoa. Partaide diren nazio guztiak edo batzuk derrigortzen ditu lortu beharreko xedeari dagokionez, baina hori lortzeko forma eta baliabideak aukeratzea baimentzen die.

Europar Batasuneko araudiek, forma ezberdinak izan ditzakete: araudiak, zuzentarauak, erabakiak, gomendioak eta iritziak, Batasuneko instituzioek onartutakoak itunekin bat etorriak.

Europar zuzentarauak, ikuspegi bikoitzeko zuzentarauak deitzen zaienak izaten dira. Honek zera esan nahi du: Europar Batasunak, zuzentaraua betearazteko modu bat ezarri behar duela (erabat garatuz), eta, orokorrean, Arau Armonizatu baten bidez egiten dena (hau betetzeak, Direktiba betetzea esan nahi duelarik), baina posible da, baita ere, zuzentaraua betetzea beste kanpoko baliabide batzuen bidez, eta, horretarako, beharrezkoa da (orokorrean) arrisku analisi bat egitea eta Organismo Ohartu batean Tipoko CE azterketa baten bidez ziurtatzea.


Developed by StudentB