PyTorch softwarea da, zehazki, Python programazio-lengoaiazko ikasketa automatikorako liburutegia, Torch liburutegian oinarrituta. Ikasketa sakona eta hizkuntzaren prozesamendurako erabiltzen da. Facebook-eko adimen artifizialeko ikerketa-taldeak garatu zuen nagusiki. Uberren Pyro programazio-lengoaia probabilistikoa software honetan oinarritzen da. Software libre eta irekia da eta BSD lizentzia batekin argitaratuta dago. PyTorch-ek goi-mailako bi ezaugarri eskaintzen ditu: Tensore-konputazioa (NumPy bezala) azelerazio sendoarekin grafikoak prozesatzeko unitateen bidez (GPU). Zinta-oinarri duen autodiff sistemarekin sortutako neurona-sare sakonak.
Developed by StudentB