Wuxia, literalki txineraz, "borroka-heroiak", Txinerazko literaturako genero bat da, abentura eta akzioa protagonista dituena, borroka-arteak eta antzinako Txina nahastuz. Fikzio idatzia komiki mundura ere moldatu zen 20. mendean, eta handik indar handiz zinera, telebistara eta bideo-jokoen mundura.
Nazioartean terminoa ezaguna izatera igaro da. Borroka-arte film txinatarren sinonimo da wuxia, eta ikono kultural bat ere bada; western terminoa AEBetako beste ikono kultural bat den era berdintsuan.