Euskaltzaindia

Euskaltzaindia
Ekin eta jarrai
Datuak
Izen ofiziala
Euskaltzaindia, Real Academia de la Lengua Vasca eta Académie de la langue basque
Motahizkuntz arauemailea eta datu-basea
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea
Agintea
LehendakariaAndres Urrutia
Egoitza nagusi
Delegazioak
Historia
Sorrera1918
webgune ofiziala
Facebook: plazaberri Twitter: plazaberri Edit the value on Wikidata

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da, 1919an sortua. Gehienez, 32 euskaltzain osoz osatzen da (2007 arte, 24 euskaltzain oso ziren)[1] eta Euskaltzain oso horiez gainera, baditu —kopuru mugarik gabe— hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko ere. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.

Euskaltzaindia, zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira eta, egun, lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

  1. «Euskaltzain oso izendatu dituzte Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra», Diario Vasco, 2007-12-01.

Developed by StudentB