Hozkailua janari galkorrak, hoztu nahi diren edariak, eta abar tenperatura jakin batean gordetzeko tresna da, hotza artifizialki sortzeko gailu bat duen armairu-moduko batez osatua.[1] Munduan gehien erabiltzen diren etxetresna elektrikoetako bat da.
Batez ere sukalde eta laborategietan erabiltzen dute, zatitze nagusian 2 eta 6 °C tenperatura du eta urtze-puntu azpiko tenperatura (normalean -18 °C) duen izozkailu izeneko zatitze ere badu.
Europan hozkailuen kalitatea izarren arabera ikusten da: