Isotopo

Hidrogeno isotopoen zenbakiak, egitura, izenak eta sinboloak. Tritioa baino astunagoak diren isotopoak badauden arren, ezengonkorregiak dira mikrosegundo batez existitzeko ere.
Isotopoak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Isotopoak atomo-zenbaki (Z) bera baina masa-zenbaki (A) ezberdina duten atomo nukleoak dira.[1] Isotopoek atomo-zenbaki bera dutenez, protoi kopuru bera dute eta ondorioz elementu kimiko bera dira; masa-zenbaki eta masa atomiko ezberdinak eragiten dituen gauza bakarra neutroi kopuru (N) ezberdina izanik.[2]

Adibidez, hidrogeno atomo guztiek dute protoi bat nukleoan (Z = 1), baina gehienek ez dute neutroirik (N = 0, A = 1), batzuk bat (N = 1, A = 2) eta gutxi batzuk bi (N = 2, A = 3).[3] Isotopoak izendatzeko masa-zenbakia adierazten da elementuaren ondoren gidoi batekin (aurreko kasuan, hidrogeno-1, hidrogeno-2 eta hidrogeno-3, hurrenez hurren). Sinbolo bezala adierazteko, masa-zenbakia goi-indize bezala jartzen da elementu sinboloaren aurretik (1H, 2H eta 3H). Hidrogenoaren kasuan gainera, arrazoi historikoengatik, isotopoek izen bereziak dituzte (protioa, deuterioa eta tritioa) eta azkeneko biak sinbolo bereziak ere bai (D eta T).[4][5]

  1. IUPAC. Compendium of Chemical Terminology, 2. edizioa ("Gold Book"). Compiled by A. D. McNaught and A. Wilkinson. Blackwell Scientific Publications, Oxford (1997). Online version (2019-) created by S. J. Chalk. ISBN 0-9678550-9-8. https://doi.org/10.1351/goldbook.
  2. (Gaztelaniaz) Petrucci, Ralph. (2017). Química general. Pearson, A48 or. ISBN 978-84-9035-533-6..
  3. (Ingelesez) Herzog, Gregory F.. (2022). Isotope. Britannica.
  4. (Gaztelaniaz) Petrucci, Ralph. (2017). Química general. Pearson, 45 or. ISBN 978-84-9035-533-6..
  5. (Ingelesez) Isotopes of hydrogen. Chemistry LibreTexts.

Developed by StudentB