Shikoku 四国 | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatua | Japonia |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°45′N 133°30′E / 33.75°N 133.5°E |
Azalera | 18.800 km² |
Punturik altuena | Ishizuchi mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 3.845.534 (2015) −296.421 (2005) |
Dentsitatea | 220,32 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Shikoku[1] (japonieraz: 四国 , «lau herrialde») Japoniako lau uharte nagusien artetik txikiena da (225 km luze eta 50–150 km zabal), eta biztanle gutxienekoa (4.141.955 biztanle, 2005ean). Honshū uhartearen hegoaldean dago, eta Kyūshū uhartearen ekialdean.
Antzina, beste hainbat izen izan zituen: Iyo-no-futana-shima (伊予之二名島), Iyo-shima (伊予島) eta Futana-shima (二名島). Oraingo izenaren esanahia antzinako lau probintzietatik datorkio, prefekturak sortu baino lehen, uhartea osatzen baitzuten: Awa, Tosa, Sanuki eta Iyo. Gaur egun ere, uhartea lau prefekturak osatzen dute.